Saltar al menú principal
Saltar al contenido

Espainia hurbiletik

Espainia EBko herrialderik europazaleenetarikoa da, bai eta ezagunenetakoa ere kontinenteko herritarren artean, bisitari asko hartzen dituen turismo-gunea baita. Espainiako bizimoduak eta natur eta kultur ondareak erakartzen dituzte gehien bisitariak (munduan bigarrena da UNESCOk gizadiaren ondaretzat izendatutako leku gehien dituzten herrialdeen artean). Espainia Europako estaturik zaharrenetarikoa da, oso lotua dago bere tradizioetara eta oso aintzat hartzen du bere kultur aniztasuna; era berean, benetan maite du modernitatea.

Gaur egun, Espainiak legeria oso aurreratuak ditu gizarte arloan (hor dago homosexualen arteko ezkontza, esate baterako) edo zientzia arloan (zelula amekin ikertzea ahalbidetzen du, kasurako), eta aitzindaria da energia berriztagarrien sustapenean.

Espainia arte plastikoen abangoardian dago, esparru horretan tradizio luze eta aberatsa baitauka. Gastronomiaren abangoardian ere badago, eta sukaldariek prozedura berrietara jotzen dute bertako lehengai apartei etekina ateratzeko.

Azkenik, kultura espainiarrak proiekzio handia dauka gaztelaniari esker, izan ere, 400 milioi pertsonak hitz egiten dute munduan. Baina Espainian beste lau hizkuntza ere hitz egiten dira: katalana, euskara, galiziera eta valentziera.

Autonomia Erkidegoei buruzko informazioa

Esteka interesgarriak