Erabilerraztasuna
Espainiako Gobernuaren Lehendakaritza Ministerioa atari honetako edukiak kudeatzeko arduraduna denez, atari honetan argitaratutako edukiak egokituko ditu ministerio horrek, erabiltzaile ezinduek ere erraz erabil dezaten horko informazioa. Horretarako, W3C partzuergoak ezarritako erabilerreztasun estandarren WAI 1.0eko mailako jarraibideak ezarri dira.
- Informazio historikoa
Atari honetan informazio asko argitaratzen denez, dokumentuak luzeak direnez, sarritan eguneratzen direnez, eta jatorri ugari dituenez, erabilerraztasun estandarretara egokitu gabeko dokumentuak aurki ditzake erabiltzaileak. Horrelakoetan, web@eu2010.es postontziaren bitartez eska ditzake dokumentu horiek, egokitu behar den dokumentua zein den adierazita. Kontuan hartu behar da lana ez dela berehalakoan egitekoa, izan ere, dokumentu horiek argitaratu ziren garaiko estiloen arabera maketatu ziren eta orain dokumentu horiei egitura berria eman behar zaie helburua betetzeko.
- Testuaren tamaina
Erabili diren letra motek neurri erlatiboak dituzte, horrela, erabiltzaileak letra mota handiagoa nahi badu arakatzailearen testu tamainaren bitartez aukeratu ahal izango du.
- Orrialdeen egitura
Atari honek formatu komuna erabiltzen du eduki orrialde guztietan, goiburuan, ezkerreko menu zutabean, erdiko eduki gunean eta eskuineko zutabean. Horrek aukera emango du erraz ohitzeko dokumentuen egiturara eta nabigatzeko laguntza teknikoa behar dutenei nabigatzen lagunduko die.
- Iradokizunak
Nabigatzeko edo ikusteko arazoren bat aurkitzen baduzu, jakinarazi iezaguzu atari honetako harreman-formularioaren bitartez: web@eu2010.es .
