EB, munduaren aurrean irekita dagoen erakundea
EFE
EB munduaren aurrean irekita dagoen erakundea da, askatasunaren, demokraziaren, zuzenbide-estatuaren eta giza eskubideen errespetuaren balio erkideen gainean eraikia; Europa oparo, seguru eta nazioartean ahots propioa izango duen bat finkatzea du xede.
Kanpo-ekintzari dagokionez, EBk bakea, garapen iraunkorra eta pobreziaren ezabaketa sustatu nahi ditu nazioarteko lankidetzaren, merkataritza libre eta bidezkoaren eta laguntza humanitarioaren bitartez.
EBk munduan dituen erantzukizunak eta eragina geroz eta handiagoak dira, bere pisu ekonomiko, demografiko, komertzial eta diplomatikoari dagokion neurrian.
- La 500 milioi biztanle dituela, munduan biztanle gehien dituen eskualdeetan hirugarrena da, Txinaren eta Indiaren ondoren.
- Bere BPG konbinatua munduko handiena da; munduko produkzioaren laurden bat adinakoa.
- Lehenbiziko potentzia komertziala da; munduko inportazioen eta esportazioen % 20 biltzen du.
- Munduko 500 konpainiarik handienen heren batek bertan du egoitza.
- Erreferentziako dibisa bat du: euroa.
- Garapenerako laguntzarako eta laguntza humanitariorako emaitza gehien egiten dituena da.
- Munduan barrena 130 delegazio eta ordezkaritza-bulego ditu; 27 estatu kideen misio diplomatikoekin lankidetzan aritzen dira.
EB eragile politiko aktiboa da gaur egun, eta atzerri-politika erkide baten bitartez, bere balioak sustatzeko eta eskualde-segurtasunari eta mundu-segurtasunari dagozkion interesak babesteko gauza da. Krisiak kudeatzeko duen gaitasun zibil eta militarren bidez, munduko edozein lekutan giza eskubideak babestearen eta legea nagusitzearen alde egin dezake.
